XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kokolo-k berak ere ez zekizkiela galderen erantzunak eta agian horrek ematen zion barregurea.

Baina, zorionez, Kokolo-ren ekitaldiak amaiera ona izan zuen, herriko apaiza bilakatuz San Juan-en ebanjelio bat azaltzen hasi zenean.

Dena aldrebes eta nahastuz kondatzen zuen, baina entzuleei horrek sortzen zien barre egiteko gogoa.

Amaitzeko, onak izatea gomendatu zien herritarrei, infernuetako beroetatik libratzeko.

Gaurko beroa ez da ezer han soportatu beharko denarekin gonbaratuz.

Kokolo-k itxura dotorea zuen fisikoki.

Berrogei urtetatik gorako gizon mardula zen, altuera normala, gorputzez zabala, afizioz zirikalaria eta izaeraz umoretsua.

Urte luzeetan baserri lanak egin ondoren, herriaren inguruan eraikitako fundizio batean lan egin zuen.

Tamalez, lantegiak porrot egin eta Kokolo lanik gabe aurkitu zen.

Noiz behinka, behin behineko lanak egiten zituen eta horretatik bizi zen.

Ez zuen asko behar, bakarrik bizi zelako.

Mutil zaharrari, emakumeak, haien bizkarretik txisteak egiteko atsegin izaten zitzaizkion baina, zirudienez, ez gehiagorako.

Aldarera eramateko ez behintzat.

Isidro Uriguen kasualitatez geratu zen herriska hartan.

Beno, hobe esanda, halabeharrez.

Izerdi patsetan zihoan abuztuko arratsalde hartan, furgonetako aurrekaldetik ke susmagarri hura irtetzen ikusi zuenean.

Herriska baten sarreran geratu zen.

Zirudienez, festetan zeuden han, (...).